Industriaren krisia, birmoldaketa eta tertziarizazioa.
Baina Frankismotik atera
bezain pronto industrian krisi bat suertatu zen, gizartearen arlo guztietan
eragina izan zuena.
1975 ko
industria-krisiaren arrazoiak petrolioaren prezioak gora egitea, hirugarren
Industria Iraultzako teknologia berriak, ekoizpen-sektoreak eta
ekoizpen-sistemak agertzea, eta Herrialde Industrializatu Berrien prezioek
eskulan merkearen eraginez industria
tradizionaletan egindako lehia izan ziren.( Muñoz Delgado.M.C, 2009)
Krisiak Euskadin eta
batez ere Bizkaiko ezkerraldean gogor jo zuen, industriak ekonomian pisu handia
zuelako eta sektore helduetan espezializatua zegoelako( siderurgia, eraldatu
metalikoak,eta makineria). (Arias,O. 2013)
Krisiaren ondorioak
enpresa asko ixtea eragin zuen, industriako langabezia handitzea, eta honek dakartzan hainbat zeharkako
ondorio: biztanle bakoitzeko familia-errenta eskuragarri gutxitzea, sektore
ekonomiko guztien beherakada egotea eta
inbertsioa gutxitzea, bai enpresan beran ( I+D), bai kanpoko proiektuetan,
adibidez kirol taldeak bultzatzen..( Muñoz Delgado.M.C, 2009)
Hala ere, Bizkaiko Labe
Garaiak bezalako enpresa handiek krisi honen eragina urte batzuk geroago nozitu
zituzten era gogorrean. Honen adibide hona da,
1991-1992. Urtean BLG/AHV publizitatzen jarraitzen zela Athletick-en
denboraldiko posterrean.
Poster honetan, bai
Barakaldoko bai Sestaoko Labe Garaiak aurkitzen ziren atzealdean, eta adibide
ona dugu enpresaren ekonomia oraindik egoki mantentzen zela ikusteko.
1994tik aurrera, euskal
industria erabat eraldatu egingo da. Siderurgia erabat desagertuko da Bizkaiko
Labe Garaien bukaerarekin.
Urte honetan, mende
osoan zehar Barakaldoko ekonomiaren ardatza izan zena "Plan de
Competitividad Conjunto AHV - Ensidesa" proiektua martxan jarri zuen. Plan honen bitartez,
BLG/AHV desagertuko dira CSI "Corporación de la Siderurgia Integral"
izatera pasatzen, gaur egun ezagutzen dugun Acelor. 1997. Urteko uztailean
BLG/AHV ko azkeneko dependentziak itxiko dira eta Barakaldoko ekonomia erabat
industriaren bigarren sektoretik, zerbitzuen hirugarren sektorera igaroko da. (Fernández
Ros.JM, Salcedo González.J, León Navarro.V, Ramírez Aledón,2009, 282-305 or,
310-443)
Birmoldaketa honek
Barakaldoko itxura aldatuko du, eta honekin bere biztanleen jarduera
fisikoetan.
Itxurari dagokionez,
Barakaldo zerbitzu, kirol eta nazioarteko turismo erreferente izatea bilatu du.
Horretarako, tertziarizazio prosezu honetan hiriaren industria guneak, parke
eta kiroldegi bihurtuko dira, Ansioko erribera non BLG/AHV kokatuak
zeuden,Bilbao Exhibitition Center erakusketa azoka bihurtuko da, Lasesarreko
areatza eta Desertu guztia Polikiroldegi Gunea bihurtuko da, Lasesarreko futbol
Zelaiarekin batera.
San Vicente, Zuazo,
Errekaortu, Retuerto eta Lutxanako auzoetan kirola eta jarduera fisikoa
bultzatuko da, hauetan praktikarako azpiegitura berriak sortzen: hala nola
futbol zelaiak, atletismoko pistak, petankan aritzeko guneak , frontoiak…
Emakumea kirol munduan
garrantsia hartzen hasiko da, hala nola Zuazoko Emakume Eskubaloi Taldea,
Pauldarrak Emakume Futbol Taldea, Barakaldoko Atletismo Taldea…
ZUAZOKO EMAKUME ESKUBALOI TALDEA
“Club Balonmano Zuazo Femenino”-ren
jaiotze data 1990. urtean ezartzen da. Bere sortzaileen asmoa, Felipe Cuesta
eta Aingeru Astorkizaren asmoa, Barakaldoko neskek ,berriz, kirol honetaz
disfrutatzeko aukera eskaintzea baitzen. Eskubaloia eta Barakaldo betidanik oso
lotuta egon dira eta gaur egun ere eskubaloiko hainbat eskola talde aurkitzen
ditugu.
Talde honen helburu
nagusia, hastapeneko hezkuntza eta kirolariak formatzea izan da, bai kirolari,
bai pertsona bezala (DxT21 Bizkaia, CBF
Zuazo).
Modu honetan klubak Barakaldoko
neskeei, beraien iaiotasun fisiko eta sozialak garatzeko aukera eskaintzen die
(esfortsua, taldekidetasuna, errespetua, diziplina…).
Bestalde, kirol
hezkuntza barruan, klub honetan garrantzi handia ematen diete pertsona eta kirolari bezala gizakiak izan behar
dituzten baloreei, haien esanetan irabaztea ez da garrantzitsuena, ikastea
baizik. Giza balore hauek bezain inportante, talde nortasuna ere badago eta
horretarako, bai Barakaldo osoan, bai Espainia osoan haiekin daramete slogan
arroa“Zuazo gara, Zuazo izan nahi dugu” /
“Somos Zuazo, queremos ser Zuazo” (EL CLUB. Club balonmano femenino zuazo).
PERTSONA EZINDUENTZAKO KIROLAK
Barakaldon, ezinduek ez
dute kirolaren praktika bazterturik utzi eta Udaletzeko Kirol Erakundeetik eta
Barakaldoko Ezinduetako Elkarteetik, arazo bai fisiko bai psikologiko dituzten
pertsonak kirola egitera bultzatu dituzte
Boccia, petankaren
antzeko kirol paralinpiko bat da eta bere praktika, gorputz adarretan
minusbaliotasun partzial bat edota erabateko minusbaliotasuna duten
pertsonentzat zuzenduta dago.
Aipatzekoa da, Barakaldon
2013ko uztailaren 5ean 6an eta 7an Bocciako Espainiako Txapelketa ospatu zela.
Bocciako Txapelketa
Nazionalean 90 kirolari parte hartu zuten. Torneo hau “Memorial Félix Mahave
Rojo” bezala ere ezaguna da eta honetan liga autonomiko ezberdinetako kirolari
hoberenak parte hartu zuten Lasesarreko kiroldegian.
Lehen esan dugun moduan
bocciako txapelketak, petankarekin alderatuta, oso antzekoak dira. Bocciako
txapelketak hiru kategoria edo maila ezberdinetan antolatzen dira, kirolariaren
ezintasunaren arabera: BC1a, laguntzaile baten beharra eta eskuekin zein
oinekin jaurtitzeko gaitasuna duten kirolariei dagokie; BC2koek, laguntzarik
gabe jaurtitzeko gai direnak izango dira; BC3aren barruan daudenak, laguntza
baten beharra dute eta jaurtiketak “kanaleta” baten bidez egingo dituzte; hauek
guztiak garun-paralisia pairatzen dute. Eta azkenengo kategoria, BC4a,
ezintasun fisiko larriak dituzten kirolariak
biltzen ditu
("Barakaldo acoge una nueva edición del
Campeonato de España de Boccia - dxtadaptado.com", 2013)
IGERIKETA:
Bertan, ezinduak ez dira
sailkatzen beraiek duten patologiaren arabera, baizik eta igeri egiteko
daukaten gaitasunen arabera.Helburua, ezintasunak alde batera utzita, jarduera
fisikoan gero eta pertsona gehiago barneratzea eta hastatzen joatea da.
(Los
invidentes de la comarca podrán aprender a nadar en el polideportivo de
Lasesarre. Barakaldodigital.com. 2008)
ESKUBALOIA:
Barakaldo Eskubaloi Klubak eta “Usoa
Tailerra” 2006ko uztailaren 4an ekintza berri eta xelebre bat aurrera eramaten
hasi ziren, ezinduei eskubaloian jokatzeko eta ikasteko aukera ematen.
“Usoa Tailerreko” langile ezinduei kirol
honetako hastatze kontzeptu batzuk azaltzen dizkiete eta helburu nagusia kirol hau praktikatzera
animatzea da.
Aipatzekoa da, urtero, Barakaldoko jaietan,
``Usoa Lantegiko´´ jokalarien, eta Barakaldo Eskubaloi Klubaren arteko partidu
bat egiten dutela proiektu hau urteko egun guztietan aurrera erameten ari dela
adierazteko.
(El barakaldo acercara el balonmano a los
discapacitados. Lomasbalonmano.com.
2006)
BARAKALDO FC
Garaiaz aldatu, baina
futbola Barakaldotarren bihotzaren erdigunean jarraitzen du, batez ere
Barakaldo Futbol Taldearerikn batera.
1980an Barakaldoko hiria krisialdi gogor baten
barruan sartu zen eta hau zela eta bertako biztanleria jeitsi eta hainbat
industria desagertu egin ziren. Barakaldorako, Bizkaiko Altos Hornosen itxiera
oso kolpe handia izan zen, honek ere Barakaldo FCren babesle nagusia baitzen
eta ondorio txarrak ekarri zituen futbol talderako. Egun latzak ziren
Barakaldoko zaleentzat eta gaienra momentu latz hauek, Sestaoko Sport Clubaren
gorakadarekin etorri ziren. Sestaotarrak, beraien betiko arerioak, “Bilbo
Hiriaren Ezkerraldearen” ordezkariak ziren espainiako bigarren mailan.
Barakaldo FC hirugarren mailara jeitsi zen 1984an
eta 1988rarte ezin izan zuen berriro bigarren B maiara igo. Ordutik bertan
mantendu egin da talde barakaldotarra eta 20 azken urte hauetan 9 aldiz
sailkatu da bigarren mailara igotzeko play-offak jokatzeko nahiz eta inoiz ez
lortu. Play-offak jokatu zuten azkenengo aldia 2007/2008 denboraldian izan zen
baina lehenego fasean Girona Futbol Clubaren aurka bertan behera geratu ziren.
Nahiz eta bigarren B mailako talde bat izan Barakaldo FCk 2002an zelai
berri bat inauguratu zuen “Lasesarreko Zelai Berria” (Nuevo Campo de Lasesarre)
betiko Lasesarrea atzean utziz. Zelai honek, zelai moderno eta gaur eguneratua
da eta 12.128 ikusleentzako edukiera dauka (El
actual Barakaldo. Wikipedia).
LASESARREKO FUTBOL ZELAIA
Gaur egun
Lasesarreko futbol zelaian Barakaldo Futbol Taldea jokatzen du. Hau, 2003ko irailaren 30an
zabaldu zen Barakaldo CF eta Athletic Clubaren arteko partidu batekin. Eraikin
garaikide eta berri honen erruduna Eduardo Arroyo arkitektoa izan da.
Lasesarreko futbol zelai hau 9.260 metro karratutako azalera dauka eta
Galindoko iparraldeko zonaldean dago kokatua, Renfeko trenbidearen beste
aldean.
Zelai honetatik hainbat talde
ospetsu pasa dira: Athletic Club, Real Racing Club de Santander, Real Oviedo,
Real Sporting de Gijon edo Balentzia besteak beste.
Barakaldotarrentzat ezinbestekoa da zelai honen izena ondo argitzea eta
ondo esatea, hau ere Barakaldoren aurreko zelaia bezala “Lasesarre” deitzen
baita eta ez jende gehienak dioen bezala “Lasesarre berria”. Kontu hau
txorakeri bat irudita ere, Barakaldotarrentzat ez da horrela eta arazo honekin
bukatzeko Barakaldoko zuzendariak hitzaldi bat antolatu behar izan zuen jende
guztiak eta prentsak Barakaldoko futbol
zelaiaren izena “Lasesarre” zela, besterik gabe, eta ez “Lasesarre berria”
jakin zezaten. (Estadio de Lasesarre.
Wikipedia. 2013).
Lasesarreko zelaiaren egiturari eta neurketei dagokienez, belar naturalezko
zelai honek guztiz estalita dago eta 7.960 pertsonentzako edukiera dauka, guzti
hauek esertzeko aukera izango dute, noski. Eraikuntza hau nahiko berria da eta
egitura desmuntagarria denez, Barakaldo CF lehenengo mailara igotzekotan (gaur
egun Bigarren B mailan), zelaia “birreraiki” ahal da, hau da, armailak gehiago
gainjarri daitezke zelaiaren edukiera handituz.
Nahiz eta zelai berria itxura hiritar eta sofistikatu bat izan,
kanpoaldetik eta polikarbonatoz eta altzairuz egindako eraikina izan, zelaiaren
barruko aldean kolore bizi ezberdinetako eserleku bitxiak aurkitzen ditugu.
Eserleku koloretsuen helburua, zelaia hutsik egon arren, armaileei bizitza eta
alaitasun pixka bat ematea da (Estadio. barakaldocf.com).
Lasesarreko futbol zelaia, gaur egungo zelai berriek duten instalazioetaz
gozatzen du, primeran egokitua dago. Hego-medebaldeko eta ipar-mendebaldeko
izkinetan aldagelak, antidopingaren kontrola, erizaindegia... etab kokatua
daude. Bestalde, ipar-ekialdeko izkinan, eraikuntzaren instalazioak eta
kamioietarako biltegiak; eta hego-ekialdeko izkinan, parke berriaren eta
etxebizitzen ondoan dagoen izkinan, Barakaldo CFren bulegoak kokatuta daude.
Aintzinako Lasesarreko zelaia 2000. urtean behera bota zuten, eta arrazoi honengatik
Barakaldo CF San Vicenteko futbol zelaian jokatu behar izan zuen.
Zelai berria prest ikusteko asko itxaron behar zuten Barakaldoko zaleak.
Horrela zindoazen gauzak 2002ko urrian.
Azkenean itxaropen luze hau pena merezi izan zuen eta zelaiaren amaierako
emaitza izugarria izan zen. Oso lan ona egin zen Barakaldo CFren onurarako
(Estadio. barakaldocf.com).
MENDIZALETASUNA
Barakaldon
mendizaletasuna garrantsia handia izan du betidanik, beina 90eko hamarkadatik
aurrera, jarduera fisiko honek bere garrantsia finkatu du hirian.
Krisiaren ostean
emandako jubilazio ugariak, eta Barakaldoko hiritarren zahartze demografikoak,
bertoko jubilatuak (batez ere gizonak), egunero mendi irteerak antolatzera
eraman ditu.
Esan dugun bezala,
Barakaldoko mendizaletasuna ez da gaurko kontua soilik, eta Grupo Al pino
Turista de Barakaldo honen adierazle da.
Barakaldoko mendizale
taldea “GATB” (Grupo Alpino Turista Barakaldo) 1929. urtean sortu zen
Barakaldoko herrian. Honek, bere antzinatasuna dela eta, hainbat gertakari bitxi ezberdinetatik
pasatzea eragin du: gerra batetik, hainbat belaunaldietatik…
Mendi askotatik eta
milaka eta milaka metro ibilita ondoren gaur egun oraindik bizirik dago eta
hilabetero ibilaldi bat gutxienez egitera ateratzen dira partaideak. (GATB blog).
Barakaldoko inguruneetan
hainbat tontor ospetsu aurkitzen dira, baino beharbada garrantzitsuenak hiru
hauek izango dira: Arroletza, Apuko eta “la arboleda” edo Argalario.
ARROLETZA:
Arroletzako mendia 456
metro dituen mendi txikia da, Barakaldoko inguruetan kokatua, konkretuki
Sasiburuko mendilerroan.
Arroletzako mendia, oso mendi
famatua eta ezaguna da Barakaldotarren artean eta hemendik egunero jende asko
igarotzen da. Arroletzako mendiaren beheko partean Santa Aguedako ermita
ezaguna daukagu eta Santa Aguedako eguna ospatzen denean Arroletzatik erromeria
bat egiten da.
Arroletzako tontorrean
“Grupo Alpino Turista Barakaldo”ren oroimenezko plaka bat dago beraien
zilarrezko ezkontzak gogoratzeko. (Arroletza. Montes de Barakaldo).
Gaur egun mendi hau,
Barakaldoko Mountain Bike eta jaitsierako txirrindularitzako erreferente bihurtu
da, eta Barakaldoko bizikletazaleen lekurik famatuenetarikoa bihurtu egin da.
APUKO:
Apuko mendia
Arroletzakoa bezala, Sasiburuko
mendilerroan kokatua dago. Honek 561 metroko altuera dauka eta Barakaldoko
ingurunean dauden mendirik garrantzitsuenetarikoena da, egunero ehundaka
ibiltari hortik pasatzen baitira.
Apuko mendiaren
bitxikeri bat bezala, esan beharra dago, Ganeroitz bezala ere ezagutzen dela.
Mendi hau Sasiburu
mendilerroaren tontortzat har genezake eta hemendik, mendiaren goiko partetik, begiratoki ederra dago Bilbo
Handia ikus daitekelarik (Sierra
Sasiburu, Montes. Wikipedia)
LA ARBOLEDA:
La
Arboledako ingurua, Bilbotik 20 kilometrotara bakarrik, Trianoko Mendietan koka
dezakegu. Honen tontorrak 822 metroko altuerara kokatua dago eta Bizkaiko
lurraldera joatekotan bisita hau beharrezkoa da, bertan goian ikusi al diren
bistak zoragarriak baitira.
La
Arboledako inguruaren iragana meatzagintzarekin lotura handia dauka, Trianoko
mendietan estatu mailako irekitako meategi handiena duelarik.
La
Arboledak Kantauri itsasora eta Bilbo handira bista zoragarriak dituen ikustoki
eder bat izanda, ez ditu baztertzen bere historiaren sustraiak mineralen
garapena ahalbidetu egin zuela..Garai bikaina, beharbada ezin hobea izan zen
hau bertako ekonomiarako eta hemen lan egiten zuten langileentzako.
Baina iragana
alde batera utzita, gaur egun ere La Arboledako ingurunetik jende pila
igarotzen da, egunero bueltatxo bat ematera edota bizikletarekin bertako
aldapetatik gozatuz. La Arboleda oso ezaguna da Bizkaiko txirrindulazaleen
artean, Euskal Herriko Itzuliaren etapa ugari bukatu baitira.
(La Arboleda de Bizkaia. elpaisquenuncaseacaba).
SPORTING DE LUTXANA:
1974. urtean “Sefanitro” enpresak
Sportingari utzitako lurrak berreskuratu eta Lutxanako Sportinga berriro
zelairik gabe utzi eta zelaitik zelaira noraezean ibiltzera behartzen du.
Lutxanako taldeak argia pixkanaka ikusten doa noiz 1984ko urriaren 14an bere
zelai propioa inauguratzen duenean,gaur egun jokatzen duen zelaia, Serralta (HISTORIA. Sporting de Lutxana: Fundado en 1919.
2003).
Lutxanako Sportinga Serraltako
zelaian jokatzen du, 1984. urtean inauguratuta Barakaldoko Lutxana auzoko
hiribide homonimoan kokatua dago. Honek belar artifizialeko zelai bat da 91X55
metrotako azalerarekin eta 988 ikusleentzako edukierarekin, armailik gabeko
fondoak kontuan hartzen ez baditugu noski. Honen ondoan Serralta txikia dago
kokatua, hau bestea ez bezala, futbol 7ko zelaia da 60X40 metrotako
azalerarekin eta 338 ikusleentzako edukierarekin (Estadio. Wikipedia).
PAULES SASKIBALOI TALDEA:
Puales saskibaloi
taldeak 74-75. urteetan Senior kategorian estreinatu egin zen, baina 70-71.
denboraldian bere erlazioa saskibaloirekin hasi zen bere talde infantilari
esker.
Jokalarien estanpa
nahiko berezia zen. Jendeak ez zuen ulertzen taldearen arrakastaren zergatia,
baina Aramberri entrenatzaileak talde barakaldotarraren eraginkortasun handiena
eta emaitza bikainak lortzen zituen.
78-79. urteko
denboraldian taldeak Hirugarren Mailara igotzea lortu zuen (orain EBA deitzen
dena). Igoera zela eta taldeak kantxa berri bat eta itxi bat behar zuen euria
egiten zuenean kategoria baxuenak jokatzen jarraitzen ahal zezaten. Pabiloi
hau, 800 ikusleentzako edukiera zuena, duela gutxi bertan behera bota dute eta
beste pabiloi berri bat eraiki dute.
90 hamarkadan Paules
Sakibaloi Kluban gauzak erabat aldatzen joan ziren. Taldeak kategoria
autonomikoetara jeitsi izan zen eta cluba kudeatzen zutenak ere aldatu ziren,
ez ziren betiko garai honenak.
Gaur egun, taldeak
transiziozko aldi baten barruan sartuta dago eta “hutsetatik hasten ari da”.
Gaur egun ez daude maila naizonalean jokatzen duten talderik eta clubeko
taldeen jarraikortasuna oso ezegonkorra da. Arazo hau konpontzeko eta harrobia
garatzeko nahian hainbat proiektu berri aurrera atera dira. Modu honetan “Udako
Torneoa” eta “Saskibaloiko Eskola” dira clubak dauzkan armak ume berriak
saskibaloira jokatzera animatu daitezen (HISTORIA. cbpaules).
Barakaldo- Errekatxo
Barakaldoko herritarren
artean eta batez ere adineko pertsonen artean Barakaldotik “ El Regato” edo
“Errekatxo” auzora joatea oso ohikoa den jarduera fisikoa da. Ibilbide hauek bai ibiltzen bai bizikletaz egiten
dira.
Barakaldotik Errekatxo
auzora 8 bat kilometro daude. Bide hau erreferente bihurtu da Barakaldoko
jubilatuen eguneroko ariketa fisikoan bere osasuna hobetzeko eta hiritarren
artean ``La ruta del colesterol´´ izena hartu egin du.. Bertan, Errekatxon,
interpretazio zentru bat dago , non Barakaldoko industriaren garapena eta hau
utzi dituen ondorioak ikus daitezke erakusketa baten bitartez.
DONE JAKUA BIDEA GAUR EGUN
Industria aurreko etapen
azaltzen den bezala “Donejakue” bideak garrantzi handia du, Barakaldon bertatik
pasatzen baita eta bai lehen, bai orain, kultur dibertsitarearen erreferente
bat bihurtu da gure hirian.
Barakaldon, Zubileta
auzoa igarotzen sartzen da, ``Edeabruaren Zubiaren´´ gainetik. Ondoren Agate
Deunaren Baselizara igotzeko, historikoki hain garrantsitsua den erromatarren
galtzadatik.igarotzen da. Honen ondoren La Paz auzotik, Gurutzetatik,
Gorostizako auzora doa, Errekatzoko ``bide berdetik´´ Errekaortuko auzora
iritsi arte. Gaur egon den BEC- etik igaroko da, Ansioko Lautadan zehar
Ibarreta-Zuloko auzora iristeko, gaur egun Megapark eta Ikea. Ondoren, Parke
Botanikotik pasatuko da, San Bizenteko auzoa igarotzen ( Aipztzekoa lehen hori
Barakaldoko erdialdea zela eta Barakaldo aintzinean San Vicente de Barakaldo
deitzen zela), Beurko auzotik, Dolores Ibarruriren bidegorritik ateratzeko
Sestaoko bidean. (Olabuenaga.M, Chento. J, 2002)
(Deabruaren zubia,
Kastrexana, EzagutuBarakaldo.org,2008)
Gaur egun, Done Jakue
bidea kirol erronka bezala hartzen da gizartearen zati handi baten eskutik,
baina ez dugu ahaztu behar, bide erlijioso honek historian zehar izan duen
garrantzia bai kulturalki bai sozioekonomikoki
DANTZA
Dantza oso lotuta egon
da beti Barakaldorekin. Barakaldon “Ibarrakaldu”,”Laguntasuna” eta “Amaia”
dantza taldeak daude. Hauek auzoko festetan aurkezpen eta erakustaldiak egiten
dituzte, adibidez Lutxanako festetan,
Bagatzakoetan... etab.
Urtean zehar baita
erromeriak prestatzen dituzte, batez ere “Laguntasuna” elkartekoak, normalean
San Vicenteko auzoan, hilabetean behineko maiztasunarekin.
TXIRRINDULARITZA
Barakaldotik La Arena
hondartzara (Muskiz) egin den bidegorria, 14 kilometrotakoa, bizipen handia
eman dio Barakaldoko txirrindularitzari eta jende ugari egiten du egunero Barakaldotik La Arena hondartzaraino joan eta itzuli.
Aipatu beharra dago,
aurten Barakaldoko Triatloi Klubak (Club Triatlon Barakaldo) martxoaren 30ean
egin zuela barakaldoko duatloia. Duatloi honetan 5 kilometro korrika, 19 km
bizikletaz eta berriro 2,5 kilometro korrika egiten dira. Eta dualtloi honek 15
aldiz egin da barakaldon. Hurrengo urtean duatloi honen 16. ospaketa egitea
espero da.
Gaur egun, Barakaldesa
Txirrindularitza Elkartea ez da txapelketatan aritzen, egun kirol munduan
dagoen egoera ekonomiko kaskarrak eta txirrindulari falta ez baitio elkarteari
errendimendu talde bat sortzeko aukerarik ematen.
Elkarteak
txirrindularekin egiteko irteera libreak prestatzen ditu Barakaldoko
bizikletazale guztientzat, eta bertatik, haiekin batera bizikletaren munduan sartzera
gonbidatzen ditu herritar guztiak.
KALEKO JOLAS TRADIZIONALAK
Aurreko etapetako kaleko joko tradizionalak ia
erabat desagertu dira. Oso gutxitan aurkitu ditzakegu umeak bai ``Pitan´´ edo
ezkutaketan kalean jokatzen. Kirolak eta gainontzeko eskolaz kanpoko jarduerek
erabat suntsitu dute jolas tradizional hauen erabilpen popularra. ``Kromoen´´
elkartrukaketa negozio bihurtu egin da, eta kotxeek ai ezinezkoa egiten dute
kaleetan jolasetan aritzea.
BEC
(Bilbao Exhibition Centre)
Aipatu dugun bezala, Barakaldoko BEC-a, Barakaldoko tertziarizazioaren eta berrantolakuntzaren irudikapen grafiko
ederra da. Industriatik ( ``Altos Hornos´´ etik, Munduko Saskibaloi
Txapelketaren egoitza izatera pasatu da 20 urteetan.
Bilbao Exhibition Centre (BEC), bai kirol ikuskizunetarako bai aisialdiko
edozein erakustaldirako, 2002. urtean Barakaldon eraikitako pabeloi erraldoien
konplexua.
Proiektu hau aurrera joaten zen einean, pentsatu zen, beharbada hobeagoa
izango litzatekeela Zorrotzako puntan eraikitzea, baino bertara iristeko
garraio arazoak zirela eta proposamen hau bertan behera joan zen eta gaur egun
dagoen lekuan eraikitzea erabaki zuten, Azkue erronda, 1 -
48902 Barakaldo. (Bilbao Exhibition Centre. Wikipedia. 2014).
Bilbao
Exhibition Centreren inaugurazio ofiziala 2004. urteko Apirilaren 19an izan zen
eta bi urte geroago, 2006. urtean, BECaren biltzar jauregia eta BEC Dorrea
eraiki zen.
Bilbao
Exhibition Centre 155.000ko metro karratuko azalera dauka eta sei pabiloi
handitan zatituta dago. Pabiloi horiek izugarri handiak dira, adibidez “Bizkaia
Arena” pabiloiak 20.000 ikusleentzako dago eraikia, bertan kontzertuak,
ekitaldiak... ikus ditzaten. Pabiloi guztiak primeran konektatuta daude,
BECaren erdian 500 metroko luzera eta 40 metroko zabalera duen pasabide bat
baitago.
BECaren
eraikuntzari dagokionez hainbat bitxikeri aurkituko ditugu. Sei pabilioiak
batera erabiltzen direnean 20.000 pertsonako hiri bat bezain beste
elektrizitatea erabiltzen dute. BECaren eraikuntzarako zementuzko 175.000 metro
kubiko erabili ziren eta hauen guztien azpian dagoen aparkalekua 4.000
autoentzako edukiera dauka. (Bilbao Exhibition Centre. Wikipedia. 2014).
BEC-etik
kirolaren sustapen izugarria egin da, batez ere nazioarteari bideratua. Munduko
Padel Txapelketa, Espainiako Saskibaloi Koparen Egoitza, Naturaventura
eraskusketa, Eskalada Txapelketak….
Bilbao Exhibition
Centre, Barakaldoko herritarrei, Euskal Herriko herritarrei zein munduko
biztanle guztiei kultura eta aisialdia beraien eskura jartzen die, beraien
asmoa munduko erakustaldi zentru handienetariko bat izatea baita. (Quienes
Somos. BEC. 2014).
BARAKALDO SASKIBALOIKO MUNDUKO TXAPELKETAREN SEDEA
NBAko izarrak Finlandiaren, Zelanda
Berriaren, Ukraniaren, Dominikar Errepublikaren eta Turkiaren kontra jokatuko
dute abuztuaren 30tik aurrera Barakaldoko BECen.
Hala ere,kontu hau dela eta Barakaldon
liskar txiki bat sortu da eta Barakaldoko alkateak, Alfonso Garcia, Eusko
Jaurlaritzan azaldu zuen moduan, “Saskibaloiko munduko txapelketa ez da Bilbon
jokatuko, baizik eta Barakaldon”.
Estatu Batuetako selekzioak, gaur egungo
munduko txapelduna eta urrezko domina 2012ko Joko Olinpikoetan, Bizkaia Arenako
(BEC) instalazioetan jokatuko ditu munduko txapelketaren aurre-faseko partidu
guztiak, abuztuaren 30tik irailaren 4ra. AEBko konbinatuak txapelketa
irabazteko faborito bezala abiatzen da, eta helburu hau lortzekotan ziurtatuko
dute Rio de Janeiron 2016an ospatuko diren Joko Olinpikoetarako pase zuzena.
Munduko txapelketa inpaktu ekonomiko
izugarria eratuko du Bizkaian, bai sektore komertzialetan, hoteleroan,
hosteleroan, zerbitzuetako sektorean... guztira 20 miloietako etekinak utzitko
ditu Bizkaia osoan. Era berean, hemendik aurrera ospakizun honekin espero da
bai Barakaldon bai Bilbon, kirol gertaera gehiago ospatzea eta kirol esparruari
garrantzi gehiago ematea
(Estados Unidos jugará en el BEC de
Barakaldo (Bizkaia) la fase de grupos del Mundial de Baloncesto FIBA 2014. 20minutos.es. 2014)
Ikusi dugun bezala, Barakaldo bai
estatu mailan, bai nazioartean erreferente bilakatzen ari da, kulturaren eta
kirolaren sustapenarekin.
Barakaldok globalizazio eredu batera zabaldu ditu ateak kirolaren bitartez,
baina bere sustraiak zeintzuk diren ondo jakinda eta hauengandik arro
sentitzen.




No hay comentarios:
Publicar un comentario