Barakaldoko industrializazioaren aurretik landa-
herrixka bat zen, 1851. urterarte 2.000 biztanleen kopurua inoiz gainditu ez
zituena. Esan bezala, ekonomiaren ardatza nekazaritza zen, ortu txikietako
nekazaritzan eta baserrietako abeltzaintzetan euskarri nagusi zuena.
Barakaldoko landa-herrixka
honetan lurrak lantzea zen garrantsitsuena, eta erlijio erritoak bakarrik
kentzen zizkion orduak lanari.Barakaldotarrak betidanik estuki egon dira lotuak.Hauek San Bizente elizara joaten ziren otoiz egitera eta bertan
hasi zen sortzen Barakaldoko kulruta propioa.
Izen bereko auzoan
kokaturiko eliza XII. mendekoa da. 1622.
urtean berreraiki zuten,eta gaur egun Barakaldon dagoen eraikinik zaharrena da.
Estilo gotiko-klasikoan eraikia
eta estilo errenazentistako dorreak dituena. (Aizpuru
Murua.M, 2002)
Baina Barakaldoko
erritu bat azpimarratu behar bagenu Agate Deunaren baseliza izango zen. Agate
Deuna auzoan kokatzen da, Arroletza mendiaren magalean eta XVI. mendearen
aurreko eliza gotikoa da. Aipatu beharra dago baseliza hau, Done Jakue bidean
eraiki zela erromesek bertan otoiz egin zezaten .Ordutik aurrera, Agate
Deunaren eguna Barakaldon jai da, eta gaur egun ere urtero, Otsailaren 5 ean
bertara dantzatzera, goxoak jatera eta otiz egitera joatea gure kulturan oso
sendotua jarraitzen duen tradizioa da.
Aipatzekoa da 1960.
eta 1996. urteetan zaharberritua izan zela, denboraren poderioz erortzen hasi
baitzen.
Done Jakue Bidea
``Kostako Done Jakue
Bidea ´´ Barakaldotik pasatzen da X. mendetik, noiz Europa osoko milaka
erromes, Santiagora ibiltzen joaten ziren, Done Jakue apostuluaren erlikiak
ikusteko.
Irunetik Espainian sartzen den bide
sakratu hau,bai igarotzen dituen herrien kulturaren garapena, bai eta ekonomiaren
garapena ekarri du mendeetan zehar. 11 mendeetan zehar igarotako erromesen
zenbakia izugarria izan da, haien barne oreka espirituala bilatu nahian, baina
gaur egun XXI. mendean , bidea egitearen
alde sakratua galdu egin da, eta kirol erronka bezala hasi da hartzen egiten
dutenen artean.
Gaur egungo Barakaldon,
Zubileta auzoa igarotzen sartzen da, ``Edeabruaren Zubiaren´´ gainetik. Ondoren
Agate Deunaren Baselizara igotzeko, historikoki hain garrantsitsua den
erromatarren galtzadatik.igarotzen da. Honen ondoren La Paz auzotik,
Gurutzetatik, Gorostizako auzora doa, Errekatzoko ``bide berdetik´´
Errekaortuko auzora iritsi arte. Gaur egon den BEC- etik igaroko da, Ansioko
Lautadan zehar Ibarreta-Zuloko auzora iristeko, gaur egun Megapark eta Ikea. Ondoren,
Parke Botanikotik pasatuko da, San Bizenteko auzoa igarotzen ( Aipztzekoa lehen
hori Barakaldoko erdialdea zela eta Barakaldo aintzinean San Vicente de
Barakaldo deitzen zela), Beurko auzotik, Dolores Ibarruriren bidegorritik
ateratzeko Sestaoko bidean. (Olabuenaga.M, Chento. J, 2002)
Kaleko jolas tradizionalak
Jolas tradizionalek
betidanik izan dute garrantsia handia gure kulturan.
Garai honetako
Barakaldoko kaleetako joko tradizionalei dagokienez ez dago idatzitako askorik,
beraz bertoko adinetakoengana jo behar izan dugu.
Maria Milagros Donnay 79
urteetakoa eta Amador Mediavilla 81 urteetakoaren r hitzetan, bere gurasoetatik
gogoratzen dutena, zuten gutxienarekin jolasten zutela zen.
Honen adibide
esanguratsua da ``Iltze´´ jolasa. Joko honetan etxe ondoko hauts zelaia
jokatzen zuten jokalarien artean zati berdintsuetan banatzen zen, eta iltzeak
bestearen zelaian sartzen lekua kentzen zioten. Helburua gainontzeko jokalariek
zutik egoteko lekurik ez izatea zen.
Joko honekin batera,
garai hartan oso famatua egin zen ``tabas´´ edo ``tortolak´´ , umeen
gozamenaren momentu ugari ekarri zituen. Jokoa arkumearen hezur batekin
jokatzen zen. Tortoloak edo tabak dado moduan erabiltzen ziren, eta hainbat
jokoetarako erabiltzen ziren. Lutxanako auzoan adibidez, tabekin nolabait gaur
egun ezagutzen dugun ``Hiltzailearen´´ jokoaren antzekotasuna zeukan, errege,
hiltzaile, errugabe eta errudun batekin.
Kordarekin salto egitea
abesti desberdinak kantatzen ziren bitartean edota ezkutatzera jolastea
eguneroko gauza zen, eta Barakaldoko auzo guztietan aurkitu zenezake bertoko
umeak gora eta behera.
``Pita´´ da agian garai
horietako jolasetako bizirik iraun duen bakarra. Lurrean 10 lauki markatzen
ziren harri batez, eta lehenengotik hasita hamargarrenera harritxoa lauki
bakoitzean sartzen joan behar zen. Ondoren laukietatik saltoka pasatu, harria
zegoen laukitxoa ukitu ezin zelarik.
Aipatu beharra dago,
garai honetan ehizak garrantzi handia zuela jada (lan jarduera bezala), eta
Barakaldon bertoko ehiztariak mendira joateko elkartzen ziren, ahuntzak,
oreinak eta basurdeak harrapatzeko.
Txori kantarien
harrapaketa baita ere oso garrantzitsua izan zen, eta herriko gazteek haien
txoria herriko txori abeslari hoberena izateagatik lehiatzen zuten.Llano
bezalako auzoan garrantzia handia izan zuen jarduera honek, eta lehen apustu
eta lehiaketak sortzen hasi egin ziren, Munoako Jauregian hain zuzen ere.
Gaur egun Llanoko auzoan
egiteari utzi egin zaio, eta Lutxanako jaietan urtero egiten da jarduera honen lehiaketa berezi bat.




No hay comentarios:
Publicar un comentario