Industria Garaia

Industrializazioaren lehen aldia:

 Meatzen garapena.


Esan dugun bezala, Barakaldoren garapena alderdi guztietan industrializazioaren ondorio izan da, eta gaur egun garapen izugarri horren aztarnak aurkitu dezakegu, hiri globalizatu eta teknologiko honen barnean.
Espainia Europako beste herrialdeen atzean hasi zen industrializazioaren garapenarekin.
Espainian XIX. Mendearen hasieran, Kataluniako kotoigintza izan ezik, beste guztia basamortu industriala zen.  XIX mendean, Espainiako ekonomia nagusia nekazaritza zen, Europako gainontzeko estatuak ez bezala, non ekonomiaren ardatz nagusia industrializazioa zen jada. (Fernández Ros.JM, Salcedo González.J, León Navarro.V, Ramírez Aledón,2009, 282-305 or, 310-443)
Aipatzekoa da Barakaldok momentu honetan , 1857 an zehazki 2369 biztanle zituen herrixka nekazaria zela.

INEbase. Alteraciones de los municipios en los Censos de Población desde 1842: 48013 Barakaldo. Consultado 18 de noviembre de 2013. Cuando se dispone del dato de población de hecho y de derecho se ha tomado la cifra más alta.
XIX. mendearen lehen erdian, kontzentrazio geografikoko industrializazioa sustatu zen, Bizkaia edo Kataluniako nukleo batzuk industrializatzeko ahaleginak egin baitziren. Hala ere, industrializazio hau ezin zen konparatu Europako Herrialdeen industrializazioarekin.
Barakaldo, Nerbio Itsasadarra alde batetik eta bestetik Trianoko Mendiek (Arboleda, Ganekogorta..) inguratzen dute. Mendi  hauek burdin kalitate oso kalitate handikoak eta ugarikoak ziren. Gainera Bilbo hiri merkatala zen, eta horrek esportazioak sustatu zituen. (Eguskiza.I, 2013)
XIX. mendearen lehen erdialderarte, meategiak udalenak ziren, eta edonork joan zitekeen burdina ateratzera bere kabuz. Gainera Espainian ezarrita zegoen politika protekzionistak, atzerriko enpresak bertan inbertitzea gelditzen zuen. Barakaldon Alonsotegiko meategia (Alonsotegui Barakaldoko Auzoa zen oraindik),  Errrekatxoko meategia  eta Gorostiza- La Arboledako meategia popularizatzen hasi ziren herritarren artean. (Fernández Ros.JM, Salcedo González.J, León Navarro.V, Ramírez Aledón,2009, 282-305 or, 310-443)
Baina 1868 an Meatzen Legearen ondorioz, meategiak publikoak izatetik pribatuak izatera pasatu ziren, eta horrek atzerritik hainbat enpresa etortzea eragin zuen, meategiak ustiatzeko.
Euskadi, Bizkaiko Ezkerraldea batez ere, Espainia munduan gehien burdin esportatzen zuen herrialdea bihurtu zuen,baina ez zeukan oraindik siderurgiarik garatuta. Urte batzuk pasa ondoren lortuko den esportazioen kapitalarekin lehenengo siderurgiak garatuko dira. (Eguskiza.I, 2013)



Harrizulatzaileak


Historiaren momentu honetan, Barakaldoko lehen kirola sortuko da: Harrizulatzaileak.
XIX.mendearen bigarren erdialdean eta XX.mendearen lehen herenean, harri-zulatzailearen lana ,meategietan zegoen lanbiderik preziatuenetariko bat izan zen eta, bere zailtasuna zela eta, besteak baino hobeto ordaindua zegoen.
Lanbiderako behar zituzten indarrak eta trebetasunak laster ingurukoen mirespena sortu zuten, eta lehen momentutik haien arteko lehiak sortuko dira, apustuetan errotuak. Apustu hauek erabakiak izango dira lanbide honen kiroltze prozesuan, baina 1904. urterarte ez da nolabait ofizializatuko. (Santamaría.J, 2003)
Harrizulatzaileen kirola antolaketa ezformal eta difuso bat zeukan, tokiko egitura sozialean inpliziturik. Probak aldizkotazun irregularra zuten, eta herrizka bakoitzeko jaien egutegiaren araberakoa zen.
Harri zulaketan, denbora- jakin batean gizon batek harri batzuei ahalik eta zulo gehien egitean datzan kirola bat bezala sortu zen. Kirolariek "harri-zulatzaileak" izena hartzen dute, gaztelaniaz `` barrenadores´´ izanda. (Wikipedia, 2006)
Arauak sinpleak ziren, ohituretan oinarrituak eta tradizioak legitimatuak, eta tokiko aldaerak zeuden. Partehartzea adkripzio printzipioaren eraginez egiten zen, zure lanbidea mehategietan harrizulatzilea bazen, arrazoi sozial horrek lehiaketetan parte hartzera presionatzen zizun.
Hasiera batean ez zegoen denbora mugarik, eta ea nork egiten zuen X zulo lehenago zen helburua.
Kirol hau meategietan lan egiten zuten eran oinarrituta dago, izan ere harrietan lehergailuak sartu ahal izateko horrela aritzen baitziren.
Argazki honetan lehenengo harri zulatzaileen lehiaketak nola ziren erakusten digu, sorkuntzan erabat erreproduzitu egiten baitzen lanbidea eta beraz zulaketa horizontala zen, meategietan bezala.
Harri-zulatzaileen teknika hau, 1904. Urtetik aurrera eman zen kiroltze prosezuan galduko da, eta zulaketa horizontaletik, gaur egun ezagutzen dugun zulaketa bertikalera pasatuko da. Aldaketa hau, kirolarien errendimendu maximoa lortzeko egin zen, horizontalki egindako zulaketa askoz nekatuagoa, eta indar gutxiagokoa baitzen.
Kiroltze prosezu honetan denbora muga bat jarriko da, eta helburua denbora horren barruan ahalik eta zulo gehien egitea zen.
1904an Antonio Maurak ezarritako Igandeko Lanartekoaren Legeak (Ley del Descanso Dominical) herriko plazetan jendearen bilkurak sortu, eta nolabait kirola bezala sortu zuen harri-zulatzaileen lanbidea. (Eguskiza.I, 2013)
Honen ondorioz, nolabaiteko aldizkotasunaren erregulazioa suertatuko da, topaketen sistematika bat ezarriz.
Lehenengo momentuko lehia indibidualetik, taldekako dueluak izatera pasatu zen ``Harri zulatzaileen´´ kirola. Honen ostean, beste pausu bat eman, eta gaur egun ezagutzen dugun formatura izatea igaro zen. Formatu honetan hainbat taldeek, herriko enparantzan elkartu eta talde guztien arteko lehiaketa bat sortzen zuten, lortu beharreko sakonera zehatz batekin, denbora mugatu batean eta harri zulatzaileen arteko erreleboen bidez, harri bakoitzean pertsona bakarra zulatu dezakeelarik aldi berean. (Santamaría.J, 2003)
Arauei dagokienez, tokiko aldaeran zeuden, etaa kasu askotan Gallartan edota Barakaldon egin beharreko zuloak 5 cmko aldea zuten. Arauetan ados ez jartzea, konparagarritasun unibertsala ezinezkoa egiten zuen, eta beraz, inportatzen zena egun horretan irabaztea zen. Gainera, materialak eta probaren garapenerako baldintzak ez ziren homologatuak, adibidez, harriena. Nolabaiteko homologazioak bazeudela aipatzekoa da, baina era tradizionalean, ohitura eta hitzarmena jarraituz, adibidez, herri antolatzaileak harri guztiak meategi beretik ateratak izan behar zirelan.
Atazak, baldintzak, partehartzaile kopurua, laguntzaile eta zulatzaileen arteko rolak desberdinak ziren herri bakoitzean.
Harri zulatzaileen lanbidea, kirol nolabait ``instituzionalizatua´´ izatera eragin zuen faktore garrantzitsuena apustuak izan ziren. Emaitzen inguruan hain interes handia egoteak, jendeak nolabaiteko antolakuntza eskatuko du, eta horrek instituzionalizatzeko beharra sortuko du. (Eguskiza.I, 2013)
Epaileak herrementa bitxi baten bitartez, zuloak neurtuko ditu, egin beharreko zuloak berdinak izango dira herri guztietan, materialaren inguruan espezifikazio tekniko batzuk eskatuko dira….
Probaren zentzua egun horretan irabaztea jarraituko du izaten, baina beti ere apustu aukerak sortzen.
Harrizulatzaileek entrenamendu txikiak egiten hasiko dira, beti ere proban egin beharrekoaren errepikapen batekin.
Ikusleek esfortzua eta nekea mirestuko dute, eta ez hainbeste teknika. Hala ere, zulaketa teknika hobetzen hasiko da, irabazteko aukerak asko handitzen zituena.
Ez dugu garai honetako datu askorik, informazioa ahoz ahozkoa izan baita, eta kirola instituzionalizatua ez egoteak, dokumentu idatzien gabezia sortu du.
Hala ere, ``Errekatxoko Harrizulatzile Taldean´´ esan diguten bezala, Barakaldoko hainbat  harri zulatzaile koadrilak zonaldeko lehiaketetara joaten ziren garai hartan.
Aipatzekoa da, Barakaldoko enparantzan, gaur egungo San Bizente auzoko elizaren aurrealdea, non lehenengo udaletzea zegoen, harri-zulatzaile lehiaketak egin ziren Gerra Zibilararte.



Ondorengo argazkian ikusten dugun moduan,1930eko hamarkadan,industriaren garapenaren ondorioz, harri-zulatzaileen arteko lehiaketak desagertu ziren, batez ere mailu pneumatiko eta konpresoreen erabilerak eskulanak ordezkatu eta lanbidea desagertu zelako.
Ia mende oso batez desagertua izan ondoren, 1998ko urriaren 3an Ortuellako Euskal Jaietan lehiaketak berreskuratu zituzten.
Hasieran lehenengoko jaietan erakusketa moduan egiten zuten, baina, kirol taldeak sortu ahala, Ligaxka bat ospatzen hasi ziren. Probaren zentzua jada ez da izango aurkariari irabaztea edota apustu aukerak sortzea, baizik eta Rankingean kokatzea, eta errendimendu motor garbia lortzea.
Materialak homologatu egingo dira, arau bateratuak sortu, neurtzaile tekniko bereziak, egutegi sistematiko bat sortu, hasteko eskolak…
Telebista kirolaren barnean sartuko da, nahiz eta ez oso indartsu. Publikoa ``in situ´´ egotetik, telebista bidez ikusteko aukera izango du.
Gaur egun Euskal Herriko Harri-Zulatzaileen liga Bizkaiko kirol munduaren barnean finkatu egin da. Liga honetan Trapagaran,Burdin gazteak, Kabiezes,Las carreras A eta B, eta Barakaldoko Errekatxo parte hartzen dute. (Santamaría.J, 2003)
Aipatzekoa da baita, nahiz eta tradizioz mutilen lanbide eta kirola izan dela, gaur egun neska batzuk animatzen hasi dira, eta nahiz eta oraindik emakumeen talderik nahiz ligarik ez egon, segur aski gutxi barru, gure herritako enparantzetan ikusiko ditugu.
Beraz, harri-zulatzaileen kirola, Barakaldoko kirolen aitzindari bezala hartu genezake. Meategietako lanbide gogor onek Barakaldoko lehen kirol lehiaketak eta ``kirol taldeak´´ sortu zituen,  herritarren ikusmina eta apustuekin batera.

Dantzak


Dantzek eta erritu folklorikoek baita ere garrantzia handia izango dute garai horretako Barakaldon.
Jai egunetan eta egun berezietan, Barakaldotarrak, emakumeak batez ere, kalera aterako dira haien dantzak erakustera. Betidanik bi dantzatzeko era desberdin  aurkitu ditugu:
Alde batetik, herriko dantza, bai herriko bai auzo txikietako enparantzetan egiten zena eta edonork parte har zezakeenean.
Beste alde batetik erakustaldi dantza, herriko jaietan ``El Carmen ´´ egunean ( Uztailaren 15ean) edota lutxana auzoko jaietan ``Artzainona´´ egunean ( Apirilaren 21 ean).
Dantzatzen ziren dantza ezagunetarikoak, eta gaur arte iraun digutenak, arku dantza, dantzari dantza, espata dantza eta xakelako dantza dira.
1904an Antonio Maurak ezarritako Igandeko Lanartekoaren Legeak (Ley del Descanso Dominical), eragin handia izan zuen langile eta berez emakumeen lan egutegian. Horrek herriko biztanleek aisialdirako denbora izatea ekarri zuen, eta enparantzetan jendea dantzatzera bultzatu zuen eta herritaren poztasuna nonahi aurkitzea eragin zuen.


Kaleko jolas tradizionalak


Jolas tradizionalek garrantsia handia izaten jarraitzen zuten gizarte honetako kulturan.
Aurreko etapan azaldu ditugun jolasak kaleetan ikusten jarraitzen zuten, gero eta handiagoa egiten zen Barakaldoko biztanlerian.
Kaleko jolas tradizionalei dagokienez,``Güito´´ bezalako jokoa famatua egin zen Barakaldoko gaztetxoen artean, eta oliben hezurrak zulotxo batean sartzen izugarrizko lehiaketak hasi ziren egiten, auzoen arteko lehiaketan antolatzen eta guzti.
``Txorro morro piko taio ke´´ jolasa, bata bestearen gainetik salto egitea helburua zuena umeen algarak auzo osoan zehar entzutea eragiten zuen. Jolas honek aurretik egondakoak baino sasoi fisiko askoz handiagoa eskatzen zuen. Honako argazkia ikusten jokoaren idea bat egin dezakegu.





Industrializazioaren bigarren aldia:

Siderurgiaren garapena.


Esan dugun bezala, Barakaldo, gaur egun ezagutzen dugun hiri bezala, industrializazioarekin hasi zen, eta hazkunde ekonomiko nahiz demografiko horrek, jada ``hiria´´ bihurtu zen Barakaldoko, kirolen eta jarduera fisikoen garapena ekarri zuen.
XX. mendearen hasieran hasi zen Euskadin,Bizkaian batez ere, siderurgia garatzen, Ybarra eta Etxebarri bezalako familia burgesen eskutik.
Industrializazioaren lehenengo urratsak 1864. urtean hasi ziren,Barakaldon kokatu ziren lehenengo fabrika siderurgiko aintzindariekin:  
Lehenengoa  Mwinckel jaunen ``Arregui y Cía´´., bigarrena `` Santa Águeda´´ eta hirugarrena Ybarra familiarena ``Ibarra y Cía´´ ``Nuestra Señora de El Carmen´´ izendatutakoa, gaur egun, Lasesarre futbol zelaia eta polikiroldegia aurkitzen diren lekuan.  (Fernández Ros.JM, Salcedo González.J, León Navarro.V, Ramírez Aledón,2009, 282-305 or, 310-443)
Honako grafikoan ikusten dugun moduan hiriko demografia izugarri handitzen hasi egin zen,1857 an 2369 biztanle izatetik 1900 ean 15013 biztanle izatera igarotzen.  Hortik aurrera gorakada izugarria izango da, eta 1891 an biztenle kopuru gehien lortuko ditu 118 615 biztanleekin.


INEbase. Alteraciones de los municipios en los Censos de Población desde 1842: 48013 Barakaldo. Consultado 18 de noviembre de 2013. Cuando se dispone del dato de población de hecho y de derecho se ha tomado la cifra más alta.
Baina ``benetako´´ siderurgiaren garapena Barakaldon 1902. urtean, gertatuko da, Bizkaiko Labe Garaiak / Altos Hornos de Bizkaia sortuko direnean.1902. garren urtean, La Vizcayna edo La Iberia bezalako hainbat siderurgia enpresak elkartu egun ziren, BLG/AHV sortzeko. Hau XX mende osoan zehar Espainiako empresa handienetarikoa izango da, eta Europako nahiz munduko erreferente bihurtuko da. (Eguskiza.I, 2013)
Honen nukleoa gaur egun Bilbao Exhibition Center aurkitzen den lekuan zegoen.
           

 
 

Horrez gain, siderurgiaren inguruan beste industria batzuk garatu ziren, hala nola, mekanikak eta ontziolak; aipatzekoa Euskalduna (Bilbon) eta La Naval (Sestaon).
Gainera,trenbideen legeak inportazio / esportazio  askatasuna ekarri zuen. Lutxana bezalako auzoetan izugarrizko eragina izango du bai ekonomikoki, sozialki edota demografikoki,bertoko kirolean eragina izango duena, hala nola Lutxanako Sporting Futbol taldearena. La Robla Espainiako trenbide erreferente bihurtuko da, eta Leongo meategietatik kalitate handiko ikatza ekarriko du, siderurgiaren industriarako ezinbestekoa.


Industrializazioak aldaketa sakonak sortu zituen Barakaldon:
Ondorio demografikoei dagokionez, biztanleria hazkunde handia jasa zuen.
Jaiotze tasa oso handia zen, baina hilkortasun tasa oso handia zen baita,bizi itxaropen baxuarekin batera. Bizi baldintzak txarrak ziren, lan ordu gehiagi eta medikuntza atzeratua. Hala ere, migrazio mugimenduak izugarriak ziren, historian handienak, eta nekazal lurraldeetatik Bizkaiara, eta batez ere Barakaldora, estatuko puntu guztietatik etorkinak etortzen ziren. Ugarienak, Galiziarrak, Gaztelakoak eta Andaluziarrak izan ziren. Hauek haien kultura, jolas eta kirol desberdinak ekarriko dituzte Barakaldora. (Eguskiza.I, 2013)
Aipatzekoa da, gehiengoa, guztia ez esateagatik, gizonena izan zela, eta horrek eragin handia izango du kirolekin eta jarduera fisikoekin erlazionatzean, emakumeena oso lotuta egongo baita bertoko kulturarekin (dantzekin, joko tradizionalekin..) era gizonena kirol berriekin (futbola, saskibaloia..).
 
Hirietan aldaketak sortu ziren. Barakaldon industriak kokatu ziren, eta lehen bertan zeuden burgesak eta fabriken jabeak itsasadarraren eskumako aldera lekualdatu ziren, ke eta zikinkeriatik aldenduz. Barakaldo hiri langile bihurtuko da, multikulturalitate izugarrikoa.
Industrializazioak ondorio politikoak ekarriko ditu baita, alderdi politilko berriak sortzen. Alderdien eraketak batik bat Bilbon gertatu ziren, alderdiak burguesek bultzatuak izan baitziren, baina berehala zabaldu ziren Barakaldo bezalako inguruko herrietan.
Aipatzekoa da 1886.urtean Facondo Perezagua Bilboko lehen Elkarte Sozialista sortu zuela (PSOE),eta 1895. urtean Sabino Aranak PNV sortu zuela. Azken honek industrializazioan ikusi zuen Euskal Herritarren etsai nagusia eta honen kontra gogor jo zuen. (Eguskiza.I, 2013)
Argazki honetan, ``Barakaldoko Herriko Etxea/ La casa del Pueblo de Barakaldo´´ ikusten dugu, Barakaldoko eta batez ere Bizkaiko Labe Garaietako langileen egoitza sindikala izan zena, PSOEk bultzatua. (Fernández Ros.JM, Salcedo González.J, León Navarro.V, Ramírez Aledón,2009, 282-305 or, 310-443)
Industrializazioa Barakaldoko garapena ekarri zuen eta honek Barakaldoko kirolaren eta jarduera fisikoarena.
Garai honetan Espainiako lehenengo federakundeak sortzen hasiko dira, hala nola Espainiako Futbol Federazioa (1913), Espainiako Saskibaloi Federazioa (1923), Euskal Pilotako Nazioarteko Federazioa (1929)…
Kirolaren munduan eta honen izaeran,apustuan errotutako jokoetatik, gaur egun ezagutzen ditugun kirol modernoetara igaroko gara.
Antolaketa formal oso espezifikoara igaroko da, instituzionalki bereiztua erregional, nazio eta nazioarteko mailan. Arau formal, idatzi eta konplexuak, era pragmatikoan eginak, eta mekanisko razional-burokratikoen bidez legitimatuak erabiliko dira, eta hauen aldaketak bide razional-burokratikoen bidez egingo dira.
Nazio eta nazioarteko estandarizazioa egingo da,  (arauena, baloiaren tamaina eta formarena, espazioa mugatua da, ateak garbi bereiztuak, denbora mugak aldez aurretik ezarriak, jokalari kopurua finkoa eta bi taldeetan berdindua... )
Jokalarien arteko rol bereizketa handia, jokalarien eta ikusleen rolen arteko bereizketa zehatza eta egitura bereizketa handia ezarriko da. Kontrol sozial formala, “jokotik at” baileuden jokatzen duten arbitroek gauzatua. Arbitroak erakunde legegile zentralek izendatzen dituzte futbolaren kasuan Espainiako Futbol Federazioa, eta zilegitasuna hortik datorkie. Edonork arauak bortxatzen baditu, arbitroek jokoa gelditu eta faltaren garrantziaren arabera graduatutako zigorrak ezartzeko ahalmena izango dute.
Enfasia trebetasunean jartzen da, indar fisikoari kontrajarriz eta partehartzea lorpenaren pintzipioak ezarriko du, hau da txapelketa batean parte hartzeko, gutxieneko maila erakutsi beharra dago.
Tokiko txapelketei nazio eta nazioarteko txapelketak gainjartzen zaizikie. Eliteko jokalari eta taldeak sortzen dira; nazio eta nazioarteko mailako aitorpena lortzeko aukera dago, eta kirolak prozesu sozioekonomikoen menpean egongo dira.

BARAKALDO FUTBOL TALDEA


Barakaldoko futbol talde historikoa 1915. urtean ditu bere hastapenak. 1917. urtean ofizialki federatu egin zen arren, hasiera batean, futbol taldeak jokatzen zituen partiduak lagunartekoak ziren. Pixkanaka inguruko auzoen kontrakoa taldeekin lehiatzen hasi zen. Garai horretan araudia oso gutxi zehaztuta zegoenez, jakin badakigu, hasierako partidu hauetan, gol kopuru jakin bat lortzen zenean, porteriaz aldatu egiten zuten taldeek. Araudi kurioso honen arrazoi nagusia, partiduaren iraupena zenbatzeko erloju baten faltan aurkitzen dugu.
Barakaldoko futbol taldeak izan zuen lehendabiziko futbol zelaia El Barracón inguruan zegoen areaz beteriko zelai bat izan zen (trenbidearen eta Cuadro Maderos artean, geroago Altos Hornos lantegiak bere jabetzan hartuko duena).


Jakina denez, porteriak, El Carmen kalean zegoen Estanquillo de Elvira-tik futbol zelaira, jokalariek beraiek eramaten zituzten partiduak jokatu ahal izateko.
1918-1919. denboraldian Barakaldo futbol taldeak Campeonato Regional-ean hartu zuen parte lehendabizikoz. C kategorian egin zuen debuta taldeak, eta partidu bat bera ere ez galdu ostean, txapeldun bilakatu zen, B kategoria eskuratuz.
1919.ean Lasesarre aldeko zelaietara pasa zen futbol zelaia. Aipatzekoa da, uholde haran batean kokatuta zegoela eta itsasgorarekin futbol zelaia urez gainezka egiten zuela. Lan askoren ondorioz, 1922ko Iraiak 17an Lasesarreko futbol zelaia inauguratu zen, Barakaldo F.B.C eta Athletic de Bilbao arteko norgehiagokarekin. Athletic-ek irabazi zuen partidua 3-1, Germán Barakaldoko bizilagunaren gola eginez.
            Barakaldoko futbolaren historiaren gertaera nagusien artean, 1939. urtean eman zen taldearen izen aldatzea izan zen. Barakaldo Oriamendi izen hartu eta Kopako (Copa del Generalísimo) finala jokatzera iritsi zen izen berria zuen futbol taldea. Partidu hura, Club de El Ferrol-en kontra jokatu zuen Lasesarren. Etxean berdindu ostean, Galizian Barakaldo Oriamendi-k galdu zuen 2-1-eko emaitzarekin. Kopako finala Stadium de Montjuic-en jokatu zen 1939. urteko Ekainak 25ean Sevilla futbol taldearen aldeko 6-2 ko emaitzarekin.
1939-1940. urtean liga itzuli zen. Barakaldoko futbol taldeak bigarren mailari ezin izan zion eutsi 1944-1945.ean. Hala ere, hurrengo urtean, bigarren mailara itzuli egingo da.
Altos Hornos de Vizcaya lantegiaren laguntza ekonomikoen ondorioz, hasierako txuriurdin koloreak gaur egun historiko bihurtu diren hori-beltz koloreak ezarriz. Kamisetan, kolore gorrixka duen lauki baten gainean A.H.V. (Altos Hornos de Vizcaya) letrak hartu zituen, iragarki gisa. 1942-1943. denboraldirako.
Garai honetan Barakaldoko futbol harrobia sustatzen hasten da eta Lasesarretik hainbat futbol jokalari ospetsu sortu ziren; Alconero, Bustos, Mencía, Calvo, Llorente eta karrera internazionala egin zuten beste hainbat jokalari.
Orduan, Barakaldo futbol taldeak garai onak bizi zituen. Horren adibide Trofeo Nervión bezala ezagutzen zen txapelketaren lorpena izan zen Sestao-ko futbol taldearen kontra.
1948.urteko Urriak 28, Barakaldoko futbol taldeak hainbat aurrerapauso eman zituen. Alde batetik jokalarien zelairatzea, aldageletatik zuzenean egiteko ahalbidetzen zuen tunela inauguratu zen, eta bestetik, jokalari bakoitzak bere zenbakia kamisetan jarri behar izan zuen lehendabizikoz.
            1945-1946. denboraldirako Osborne etxeak, markagailu bat oparitu zion Barakaldoko futbol taldeari (Murrieta kaleako izkinan  jarri zen). Markagailua erabili zen lehenengo partiduan 0-7-ko zenbakiak adierazi behar izan zituen Real Sociedad talde donostiarraren aurka.
1949.urteko Otsailak 27, Barakaldoko futbol zaleek oroimenean izango duten data bihurtu zen. Real Sociedad taldearen kontrako partidu baten eta epailearen zalantzazko erabaki baten ondorioz, Barakaldoko futbol taldea, lehenengo mailan jokatzeko aukerak ihes egin zion. Urte honetan gainera, Lasesarre futbol zelaian partidu internazionalak ikusteko aukera egon zen lehen aldiz, Tolouse eta Le Havre bezalako talde frantsesekin. Orduan, Barakaldoko futbol taldeak, bere lehenengo jokalari atzerritarra fitxatu zuen; Brun frantsesa.
1952.ean, Barakaldoko futbol talde jubenila, txapeldun izan zen; Edu, Cholo, Urquiaga, Larburu, Manolín, Flores, Peña, Ocio, Alonso eta Gorostizak osatutako hamaikakoarekin.
1967an 50. urteurrena ospatu zuen Barakaldok, Jose Cruz Echevarria Lastraren lehendakaritzapean. Garai horretatik gaur egunera, Barakaldoko futbol taldeak, bigarren eta hirugarren mailak tartekatuko ditu. Aipatzekoak dira 1977-1978. denboraldian lortu zuen bigarren mailako 4. postua, Zaragoza, Huelva eta Celta bezalako taldeen atzetik.
Gaur eguneko bigarren mailako eraldaketaren ondorioz, bigarren B mailan egon da Barakaldoko futbol taldea. Historia garaikideari dagokionez, aipatzekoak dira Lasesarre futbol zelai zaharraren desagerpena 2000. urtean. San Vicente-ko zelaian hiru urtez jokatu ondoren, Lasesarre berria eraiki zen 2003. urtean, Barakaldo eta Athletic de Bilbao arteko lagunarteko partidu batekin inauguratuz.
Datos  Históricos Extraídos del Libro de Carlos Ibáñez Barakaldo C.F. 75 años de Fútbol (1917-1992)
 

LUTXANA AUZO BEREZIA


Hiriaren hazkunde izugarriaren ondorioz, bertoko auzoak handitzen hasiko dira, eta Lutxana bezalako auzoetan nolabaiteko giro desberdina sortuko da.
            Lutxana, Rontegiko magalean kokaturiko gune bukolikoa da eta lehenengo industri iraultzak astindu zuen, Bizkaiko biztanle kopuru handieneko industri zentro bilakatu zelarik.
            Bilbao-Santurtzi trenbideaz gainera, lau trenbidek gurutzatzen zuten. Bestetik, hainbat fabrikek hirigunea inguratu zuten, bai eta keek, zaratek eta txistu hots sarkorrek lan gune bihurtu arte ere.
            Jaiotzen ari zen mundu hark bertokoak eta kanpotarrak, nekazariak eta marinelak, eraikileak eta meatzariak elkarbidetu zituen, bat eginez aurrera joateko ahaleginean.
            Rontegitik Balejora, Errotabarriatik Landabekora eta La Riojatik Munoara dauden Lutxanatarrak, industria zaintzeaz gain, sekulako ekintza kulturala jorratzeko gai izan ziren. Hain izan da oparoa jarduera kulturala ezen, kultura, gizatasuna goratzeko elementutzat hartu zuten herrietako urtekarietan egotea merezi baitute.
            Haurren eta helduen Dantza Taldeak, Txistu Akademia, Jai Batzordea, La Peña Lauky, 50 ahotsetako Abesbatza, pilotazale eskola eta sokatira taldea, Mendi taldea, Scout taldea, Txirrindulari kluba… Lutxanaren ikur bihurtu ziren urteetan zehar.

·       AMAIA DANTZA TALDEA


            1955. urtean jaio zen Grupo de Danzas Vascas Amaia dantza taldea. José Miguel Alonso eta Fernando Zaballa-ren eskutik sortu zen tradizio eta kultura folklorikoa bultzatzeko nahia. Garai honetan, faktore ezberdinengatik, ekonomiko eta politiko bereziki, herriko ohiturak galtzeko arriskua sortu zen eta horren ondorioz, dantza talde bat sortzeko lehendabiziko pausuak eman ziren.
            Luis Torre txistulariarekin taldea osatzen hasi ziren. Amaia, Luis Torre-ren alaba, dantza taldea osatzeaz arduratuko zen, besteak beste Pablo Cacho, Luis Gómez eta Angel Landeta-ren elkarlanari esker.

            Aipagarria da garai hartako eta 25 urtez parroko bezala jardun zuen Fermín Goti-ren laguntza eta babesa. Dantza taldearen entsaiuetarako lokala uzten zien, baita dantzarien jantziak sortzeko diru-laguntza ere.

·       SPORTING CLUB DE LUTXANA


            Sporting de Lutxanak 1923. urtean du Bizkaiko futbol federazioan bere lehendabiziko erregistroa. Hala ere, 4 urte lehenago, Giralda bezala ezagutzen zen futbol taldea ordezkatu egin zuen Sporting-ek. Klubaren izena eta bere jatorria gaur egunean oraindik ezezagunak diren arren, uste denez, Lutxana inguruko 18-20 urte bitarteko gazte koadrila batek sortu zuen.
            Sporting izenaren jatorria ordea,  garai horretan Orconera Iron Ore burdin mineral ustiapenean espezializatuta zegoen enpresako ingeles jatorria zuten langileei atxikitzen zaio. Gaur egun Sporting izena hartu duten talde asko egon arren, urte askotan zehar Espainiar estatuan 2 izan ziren izen hau erabiltzen zuten futbol klubak; Sporting de Lutxana bera eta Sporting de Gijon (burdingintzaren ondorioz garatu ziren zonaldeak izateaz gain kolore berdinak hartu zituzten kamiseta sortzeko).

Lutxanako futbol taldeak Bizkaiko futbol federazioak antolatzen zituen eskualde mailako hainbat txapelketetan hartzen zuen parte. Gerra zibilaren ostean, Club Lutxana bezala berrizendatu zuten, izan ere, frankismo garaiko legedi berriak atzerritarrak ziren izen guztiak debekatu egin ziren. Sporting izenaren debekua aurrera eraman zen arren, zaletuen artean mantendu  eta frankismoa amaitzearekin bat, 70. hamarkadan berriz, Sporting izena berreskuratu egin zen.
Taldearen lehenengo urteak oso zailak izan ziren Sporting-entzat. Bizirauteko arazo larriak izan zituen kirol emaitza eta egoera ekonomiko txarren eraginez. Hasiera kaxkarra, sailkapenean azkeneko postuetan ibiltzen zen beti, nahiz eta pixkanaka taldeak heldutasun maila lortu zuen, 1935-36. urteko denboraldian lidertza eskuratuz. Getxoko futbol taldearekin batera promozioa lortu zuen arren, gerraren hasieraren eraginez, ez zuen kategoria berrian jokatzeko aukerarik izan.
Gerra ostean, 1946-47 eta 1953-54 urteetako denboraldietan Sporting de Lutxana futbol taldeak bere urterik oparoenak bizi izan zituen Trofeo Hierro eta Bizkaiko kopa irabaziz.
 
1954-1955 denboraldiarekin batera Sporting Lutxanaren futbol talde jubenila sortzen da. Gertaera hau garrantzia handia izan zuen taldearentzat, izan ere, sorketa berri honekin, taldearen harrobia sortzeaz gain, etorkizunerako talde zein jokalariak ziurtatu egin ziren.
Altos Hornos lantegiaren hedapenarekin, garai hortan erabiltzen zen futbol zelaia derrigortutako modu batean, desagertu egin zen. Garai honetan Bizkaiko herri ezberdinetako futbol talde ezberdinen zelaietan jokatzen ibili ondoren, Sefranito enpresak zituen zelai batzuk uztea lortu zen, herritarren laguntzari esker. Horrela, 1966. urteko irailean Sefanitro futbol zelaia inauguratu zen Bilbao Athletic-en kontrako partidu baten ospakizunaren bitartez.
 
1974.ean Sefranito enpresak taldeari utzitako lurrak bereganatzen ditu eta Bizkaiko herri ezberdinetatik bidaiatzen ibiltzeko beharretara itzuli zen taldea. Azkenik, 1984. urtean Sporting-ek gaur egun erabiltzen jarraitzen duen futbol zelaia eraiki zuen, Serralta

EUSKAL PILOTA


            Barakaldoko frontoi zaharra, Frontón Barakaldés bezala ezagututa, San Juan kalean eraiki zen 1905. urteko Ekainak 23an inauguratuz. D.Tomás Begoña, garaiko terratenientea izan zen frontoia eraikitzeko agindua eman zuena. Urte askotan zehar frontoia estalia izan zen, nahiz eta pilotaren inguruko zaletasuna oso handia ez izan. Hori dela eta, urte gutxira frontoia itxi egin zen eta burdingintza edo fruteria bezalako jardueretarako leku bezala erabili zen. Garai honetan, sabaia erortzen joan zen pixkanaka eta frontoia suntsitze eta galtze prozesu batera kondenatua izan zen.
1922. urtean Venancio Gerrikabeitia kirolari handia Aulezti herritik Barakaldora iritsi zen. Orduan, frontoia berreskuratzeko ahalegin handiak egin zituen eta frontoiaren itxura aldatzea lortu zuen. Kirol eta ospakizunetarako gune bezala moldatu zuen Barakaldoko frontoi zaharra. Frontoiak duen erdiguneko kokapenari esker, biltzeko gune herrikoia bihurtuko da denbora gutxian. Ondorioz, harmailak eraiki ziren udako gauetan dantza eta zine ikuskizunak bizitzeko. Horretaz gain, mota guztietako ekintza kulturalak eta bertako kirol txapelketak antolatzen hasi ziren; barrenatzaile, aizkora edota pala txapelketak. Beraz, esan dezakegu, Barakaldoko frontoiak garrantzi handia izan zuela bertako kultura zein kirolak garatzeko orduan, izan ere, bertan antolatzen ziren txapelketa zein ikuskizun guzti hauek.
1927.ean Luis Agapito Montalbán-en eskutan gertau zen frontoiaren zuzendaritza. Sestaon jaioa, Landaburuko baserrian finkatu zen, San Juan kalera etxez aldatu aurretik. Agapito Astilleros de Sestao enpresan lan egiten zuen eta frontoiari argindarra eman zion lehenengo pertsona izan zen. Horren ondorioz, gimnasio bat eraiki zen frontoiaren barruan, eta boxeo gau handiak ospatu ziren frontoian bertan.
1929. urtetik aurrera Cipriano Ruiz La Arboleda-n jaiotako pilotaria izan zen esku pilota Barakaldon mantentzeko ahalegina burutu zuen perstonairik ospetsuena. Garai honetan Barakaldoko frontoitik pilotari ospetsu asko atera ziren; Arrieta Achabal, Bilbao Moreno, Del Río Pérez, Latatu, Pérez García, Ruiz García, etab.
Egunero ikus zitezkeen pilota partiduak Barakaldoko frontoian. Pilotari ospetsuen eraginez, pilota partiduak ikusgarritasuna lortzen joan ziren eta horrek zaletu asko sortu zituen Barakaldon. Frontoia egunero zaletuz betetzen zen eta horren ondorioz, iganderoko partiduetan 1960. urtetik aurrera 20 real (5 pezeta) ordaindu behar zituen ikuskizunaz gozatu ahal izateko. Orduantxe, zaletasunarekin batera, euskaldunon kulturan hainbesteko ohitura duen apustua sortzen hasi zen Barakaldoko frontoian.
Barakaldoko frontoiak izena hartzen joan zen urteekin, eta nahiz eta zorua pilotaren punparentzako oso irregularra izan, eta egoera onenean egon ez arren, garaiko pilotari profesional ospetsuenak Barakaldoko frontoian partiduak jokatzen hasi ziren; Atano III, Ubilla, Mondragonés, Echabe, Urquidi, etab.
Pilotaz gain, Cipri-k frontoiko taberna zuzentzen zuen. Taberna pilota inguruko eztabaida gune ospetsu bat bihurtu zen eta bertan ere, tute eta mus bezalako joko tradizionalek ospe handia lortu zuten. Aipatu den bezala, frontoiak sabairik ez zuen, baina hala eta guztiz ere, eguraldiak laguntzen ez zuenean, pilotariek partiduekin jarraitzen zuten, pilotak aguantatzen zuen heinean. Zorua urez gainezka zegoenean, segituan ahal zen moduan sikatu, zerrautsez estali eta jokatzen jarraitzen zuten.
1963. urteko Urrian, Barakaldoko frontoia bota zuten, bere ordez, etxebizitzak eraikitzeko. 1985. urteko Martxoak 3an Gure Kirola pilota klubaren ekimenari esker, Barakaldoko frontoi zaharrean jokatu zuten pilotariei, merezitako omenaldi hunkigarri bat egin zitzaien. Garaiko profesional partiduak antolatu ziren (García AriñoIV-García AriñoII vs García Ariño I-Gorostiza).

Hermanos de la Salle pilotalekua Hermanos de La Salle ikastetxearen instalakuntzen barruan kokatuta zegoen. Ismael Gorostiza arkitekto barakaldotarrak eraiki zuen eta Altos Hornos de Vizcaya enpresak finantzatu zuen. Argentina hiribidean kokatuta, gaur egungo Askatasunaren hiribidea, 1947. urteko Maiatzak 18an  inauguratu zen. Pilotaleku honen horma eta frontis handiak aprobetxatuz, beste hiru frontoi txiki eraiki ziren, esku pilotaren hastapenerako. Barakaldés frontoia bota zenean, garrantzia handia lortu zuen pilotaleku honek eta urtero Apirilak 7 eta 8, San Juan Bautista de la Salle patroiaren omenez, profesional partidu eta txapelketak antolatzen ziren.

1975. urtean ikastexearekin batera, bota egin zuten Hermanos de la Salle pilotalekua. Gaur egun, frontoiaren ordez, lurrazpiko parkingak eraiki dira eta bertan, Barakaldés frontoi berria eraiki zen 1995. urtean.

 

PAULES SASKIBALOI TALDEA


          

             Etapa honen azkeneko txanpan, gaur egun Barakaldoko saskibaloi talde ospetsuena sortu zen: Paules Saskibaloi Taldea.
Paules saskibaloi taldea 1970. urtean sortu zen. Paúles ikastetxetik sortu zen taldea da eta hori dela eta lehendabiziko talde hauek senior eta infantil mailatan egin zuten. Pedro Ignacio Aramberri izan zen taldearen sortzailea eta izugarrizko arrakasta lortu zuen denbora oso motzean. 1978-79. urteko denboraldian Paúles taldeak saskibaloiko 3. maila lortu zuen, gaur egun EBA bezala ezagutzen dena.
Garai hartan eskolako instalazioetan jokatzen zituzten partiduak baina 3. maila eskuratzearekin batera, saskibaloi kantxa berri baten beharra sortu zen. Urte horretan 800 ikusle biltzen zituen pabiloia eraiki zen.
3. mailan zazpi urtez egon zen P. Aramberriren zuzendaritzapean. 1986. urtean liga irabazi eta 2.mailan jokatzeko aukera lortu zuten. 1986-87.urteko denboraldian taldeak kalitatezko salto bat hartu zuen Tasio Uriarte entrenatzaile bihurtu zenean. Garai honetan talde handi bat sortzeko ametsak eta gogoek indarra hartu zuten. Gaur egun LEB bezala ezagutzen dugun mailan jokatzea lortu ondoren, babesle berriak lortzeko ahaleginak egin ziren jokalari berriak kontratatzeko aukera izateko. Gogoak izugarriak ziren garai horretan eta horrelako esaldi bitxiak gaur egun ere, Barakaldoko biztanle askoren memorian jarraitzen dute.

"sería un verdadero impacto ver a dos "negrazos" de dos metros y pico paseando por Zaballa”  P. Aramberri

            1989. urtean Paúlesek ezin izan zion mailari eutsi baina hala ere, hurrengo urtean berriro ere dagokion maila eskuratu zuen, benetako taldearen nortasuna argi utziz. 90. hamarkadan gauzak aldatzen hasi ziren. Maila galdu ondoren, Euskal Autonomi Erkidego mailan lehiatzera mugatu zen, eta taldearen hastapenetatik lanean egon ziren pertsona askok taldea utzi zuten.
Gaur egunean taldea trantsizio garai batean dago. Saskibaloi kluba jaioberritzat hartzen da eta berriz haste prozesu batean murgilduta dago. Harrobia mantendu ahal izateko hainbat sustapen proiektu egin dira azken urteetan, txapelketa eta topaketa ezberdinak antolatuz.

KALEKO JOLAS TRADIZIONALAK


Industrializazioak Barakaldoko kaleetako jolas tradizionalen eredua aldatu zuen erabat, eta kirolen garrantzia handitzen zen einean, jolas tradizionalena txikitzen zen.
Futbola eta saskibaloia ikastetxeetako patioetan nagusitu izan zen jolas tradizionalen gainean.  Hala ere, hauek oraindik bizirauten zuten, batez ere nesken eskuetan, mutilak kiroletara jotzen baitzuten.
Fabrikatutako materialik erabiltzen ez zuten jokoen garrantzia eta ospea gero eta txikiagoa zen. Maria Milagros Donnay  eta Amador Mediavillak azaltzen diguten bezala,`` Trenabios en el mar otros tres te buscaran´´  ezkutatze eta harrapaketa jolasa bere fama mantentzen zuen bakarra zen ia.

``Kanikak´´ bezalako jolasak, milaka aldaera zituena,``ziba´´ edota ``peonza´´ren jolasa nonahi aurkitu zenezaken Barakaldoko kaleetan.
 
Materialen erabilpena, kasu askotan siderurgiaren soberakinak, jolasetan elementu beharrezko bezala sartu zen.
``Diaboloa´´ bezalako jolasa izugarrizko berrikuntza zen, eta gutxik zuten aukera halako tramankulu garesti bat erosteko. ``La roda´´, metalezko gurpil batekin aritzen ziren jolasetan Barakaldo industrialetako umeak, eta enpresetatik hartzen zituzten materialekin, oraindik geratzen ziren mendi tontorretan txabolatxoak eraikitzen zituzten.
Baina behin ``kromoak´´ bai futbolari eta txirrindulari ospetsuen aurpegiekin merkaturatzen hasi zirenean hauekin jolasten, trukatzen edota mozten eta caca-colako ``txapetan´´ itsasten hasi ziren aurrak, haien artean lasterketak egiteko.
``kromo´´en booma izugarria izan zen, eta bai ume bai helduek kirolari ospetsuenen ``kromo´´ak izateagatik izugarrizkoak egiten zituzten.






 



No hay comentarios:

Publicar un comentario