domingo, 6 de abril de 2014

BARAKALDOKO KIROLAREN HISTORIA

Blog honetan Barakaldon gehien praktikatu diren kirolak agertuko dira. Blogan zehar erlazionatuko ditugu Barakaldoren industriaren historia eta momentu bakoitzean famatuak edo gehien praktikatu diren kirolak, modu honetan, saiatuko gara pixkanaka pixkanaka kirolak izan duen garapenaren historia kontatzen.

BARAKALDO


Barakaldo Nerbioi itsasadarraren ezkerraldean kokatua dagoen udalerria da. Bizkaiko hiriburutik 8 bat km.ra kokatua dago, eta 25 km2 inguruko azalera dauka.
Topografia ondulatu samarra du, altuera txikiko mendiekin, horien artean aipatzekoak: Argalario Tontorra (513m.) eta Arroletza (456m.), -azken hau Sasiburu Mendikatean- baita Haitz Zuriak (462 m.), Apuko (560 m.) eta Burzako (443 m.).
Barakaldoko lurraldea hiru ibaik bustitzen dute: Castaños, Errekatxotik datorrena eta Galindorekin elkartzen dena; Kadagua, Gueñesetik datorrena, Bilborekin muga ezartzen duena ( Zorrotza eta Burtzeña banatzen ditu) eta bere urak Burtzeñan isurtzen dituena itsasadarrera; eta azkenez Nerbioi, jadanik itsasadar bihurturik. Hala ere, aipatu beharra dago, itsasadarraren izenaren inguruan eztabaidak daudela, bai Nerbioi ibaia (Urduñatik datorrena), bai Ibaizabal ibaia (Galdakaotik datorrena), Bilbon elkar egiten baitute.
Barakaldoko klima, uda leunak, negu luzeak eta udazken atseginak ditu.
Urteko batez besteko tenperatura 14ºkoa da, urteko txikiena 8ºkoa eta handiena 18ºkoa delarik. IAipatzekoa Mko haizeak dira nagusi.
Iparraldetik Sestao eta Trapagaran udalerriek mugatzen dute; hegoaldetik Gueñesek eta Alonsotegik; ekialdetik Bilboko itsasadarrak eta Erandiok; mendebaldetik Galdamesek eta Gueñesek.
Zaballa-erdigunea, Desertu-Larrea, Arrontegi, Bagatza-Santa Teresa-Beurko, Done Bikendi, Arteagabeitia-Zuhatzu, Retuerto-Regato-Kareaga, Lutxana-Burtzeña-Llano, Gurutzeta hauteskunde-barrutiek eratzen dute udalerria.(Barakaldo.org, 2009)
Barakaldo gaur egun 100 502 biztanle ditu (INE,2013), Barakaldotarrak sentitzearen arrotasuna nonahi adierazten dutenak.


           

             Herria ez da soilik eremu fisiko hutsa. Barakaldo, batez ere, elkartze-gune bat da. Hau dela eta, auzoa maitasunarekiko eremu bat da, bihotz bat, haurtzaroko espazio-denbora errepikaezina, nora itzultzen garen, betirako, ur garbiaren freskotasunaren bila, ogi eginberriaren goxotasunaren bila, elurraren zuritasun  hutsaren bila, bostekoaren berotasunaren bila, maiteminduta begiratu ziguten begien bila, baita lehenengo musuaren zirrara itogarriarena ere...