BARAKALDO
Barakaldo Nerbioi
itsasadarraren ezkerraldean kokatua dagoen udalerria da. Bizkaiko hiriburutik 8
bat km.ra kokatua dago, eta 25 km2 inguruko azalera dauka.
Topografia
ondulatu samarra du, altuera txikiko mendiekin, horien artean aipatzekoak:
Argalario Tontorra (513m.) eta Arroletza (456m.), -azken hau Sasiburu
Mendikatean- baita Haitz Zuriak (462 m.), Apuko (560 m.) eta Burzako (443 m.).
Barakaldoko
lurraldea hiru ibaik bustitzen dute: Castaños, Errekatxotik datorrena eta
Galindorekin elkartzen dena; Kadagua, Gueñesetik datorrena, Bilborekin muga
ezartzen duena ( Zorrotza eta Burtzeña banatzen ditu) eta bere urak Burtzeñan
isurtzen dituena itsasadarrera; eta azkenez Nerbioi, jadanik itsasadar
bihurturik. Hala ere, aipatu beharra dago, itsasadarraren izenaren inguruan
eztabaidak daudela, bai Nerbioi ibaia (Urduñatik datorrena), bai Ibaizabal
ibaia (Galdakaotik datorrena), Bilbon elkar egiten baitute.
Barakaldoko klima,
uda leunak, negu luzeak eta udazken atseginak ditu.
Urteko batez
besteko tenperatura 14ºkoa da, urteko txikiena 8ºkoa eta handiena 18ºkoa
delarik. IAipatzekoa Mko haizeak dira nagusi.
Iparraldetik
Sestao eta Trapagaran udalerriek mugatzen dute; hegoaldetik Gueñesek eta
Alonsotegik; ekialdetik Bilboko itsasadarrak eta Erandiok; mendebaldetik
Galdamesek eta Gueñesek.
Zaballa-erdigunea,
Desertu-Larrea, Arrontegi, Bagatza-Santa Teresa-Beurko, Done Bikendi,
Arteagabeitia-Zuhatzu, Retuerto-Regato-Kareaga, Lutxana-Burtzeña-Llano,
Gurutzeta hauteskunde-barrutiek eratzen dute udalerria.(Barakaldo.org, 2009)
Barakaldo gaur
egun 100 502 biztanle ditu (INE,2013), Barakaldotarrak sentitzearen arrotasuna
nonahi adierazten dutenak.
Herria ez da soilik eremu fisiko hutsa. Barakaldo, batez ere, elkartze-gune bat da. Hau dela eta, auzoa maitasunarekiko eremu bat da, bihotz bat, haurtzaroko espazio-denbora errepikaezina, nora itzultzen garen, betirako, ur garbiaren freskotasunaren bila, ogi eginberriaren goxotasunaren bila, elurraren zuritasun hutsaren bila, bostekoaren berotasunaren bila, maiteminduta begiratu ziguten begien bila, baita lehenengo musuaren zirrara itogarriarena ere...
